ELKARGOA
HISTORIA AURKEZPENAAparejadore lanbidearen historia aspaldikoa da. Izan ere, bost mende dira Fray Francisco Villacastinek, beste Aparejadore batzuen laguntzaz, El Escorial-eko Monasterioan esku hartu zuela eta honelaxe deskribatzen ditu Erregeren Idazkari eta Aholku komendadoreak: “Que a mí me parece que son hombres de bien los Aparejadores”. Eta badira nabarmendu beharreko beste batzuk, hala nola, Errege Jauregiko obretan Arkitekto baino lehen Aparejadore izan zen Ventura Rodriguez edo, Marcelo Valenciano eta José Gandres San Ildefonsoko Errege Landetxean eta Espainiako eraikin monumental askotan esku hartu eta zerrenda amaiezina ekiditeko aipatuko ez ditugun beste hainbat eta hainbat.
1620. urtean aintzatetsi zuen lehen aldiz Epaitegi batek Aparejadore lanpostua Granadako Alambrako Errege-obretan ziharduen Francisco Potesen alde..
Felipe II.ak, halaber, oso agindu bitxiak eman zuen Segoviako Alkazarrerako eta beste hainbat errege-etxetarako. 1579ko uztailaren 22an eman ziren Madrilen Errege Zedula hauek. Eduardo González Velayos jaunak jasotzen ditu horiek zehatzago Lanbide honen historiaren azterlanean, hau da, egun Arkitekto Teknikoak diren garai bateko Aparejadoreena.
1855ko urtarrilaren 24an ezarri zen Aparejadore titulua. Asko dira ordutik Aparejadoreen, Arkitektoen eta Obra Maisuen artean dagokienari buruz dauden desadostasunak. Azkenik, 1895eko abuztuaren 20ko Dekretuaren bitartez ezarri zen Aparejadore Titulu Ofiziala eta, ondoren, 1902, 1905 eta 1912 urteetan, zegozkion atribuzioak.
Aparejadorearen nahitaezko esku-hartzea 1919ko martxoaren 28ko Errege Dekretuan agintzen da. Gorabehera ugari jasan ditu Lanbide honek 5 mendeetan zehar eta egun Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legean (LOE) zehaztuta daude.
Aparejadoreen Elkargoak Gobernazioko Ministerioaren 1940ko maiatzaren 9ko Aginduaren bitartez sortu ziren. Hainbat Dekreturen ostean, 1974ko Elkargo Profesionalen Legearen bitartez, Estatutuak eta Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Kontseilu Nagusia izendapena ezarri ziren.
Gure Elkargoa Bizkaiko Elkargoaren Ordezkaritza izan zen 1973. urtean banandu eta Arabako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala izena hartu zuen arte. Gasteizko hainbat kaletan egon da egoitza, hots, Foru, Dato edo Prado kaleetan, 1977an urtean Gasteizko Hiribideko 48, eta azkenean Senda Jose Luis Gonzalo Bilbao 1. zenbakian kokatu eta egun ere bertan ditu bulegoak, Zuzendaritza Batzordeko kideen bulegoak, liburutegia, kurtso, ikastaro eta hitzaldi profesionalak emateko Ekitaldi Aretoa.