
Etxebizitza bat erosteko asmotan zabiltza?
Etxebizitza erosi aurretik aholkularitza teknikoa izateak berebiziko garrantzia du. Etxebizitza bat erosteko, ahalik eta informazio gehien behar da. Arkitektura teknikoko profesionalok etxebizitzaren benetako egoeraren, patologien, eraberritze-kostuen eta abarren berri eman diezazukegu.
Zergatik egin behar da etxebizitza erosi aurreko txosten teknikoa?
– Ezustekoak saihesteko eta ikuspuntu profesional batetik etxebizitzaren ezaugarriak ezagutzeko.
– Bizigarritasun-baldintzak, eraikuntza-kalitatea, baldintza termikoak eta akustikoak, balizko patologiak eta abar ezagutzeko.
– Zure zalantzak erabakitzen eta konpontzen lagunduko dizu.